Prebentzio neurri guztiak hartuta

Aiurri 2020ko eka. 26a, 18:01
Kaletxikin auzotar talde batek gizarte bizitzari eusteko gogoa adierazi du. Ekitaldi sorta antolatu du eta iragarpen guztietan agerikoa da prebentzio eta segurtasun neurriak zorrotz betetzeko borondatea.
 
Kontzertua, bertso saioa, sagardo dastaketa, danborrada... afitxa ezberdinak osatu dituzte. Baita "Guztion segurtasunerako" beste bat ere, zeinean zehaztasunak eskaintzen diren distantzia sozialari eta higieneari buruz.
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!