Kaletxikiko auzotarrek danborrada ospatu dute Berrozpe Ikastetxeko aterpean. Gazte eta helduek, denek elkarrekin hainbat pieza jo dituzte, Andoaingo ereserkia tartean. Segurtasun neurri guztiekin aritu dira ospakizun osoan. Aurretik, Maider Zapirain, Mikel Urdangarin eta Estitxu Sistiaga musikariek kalitate handiko kontzertua eskaini dute etxeko balkoitik.
2020 eka 27 Andoain