Kaletxikitarrek adinekoen egoitzako aitona-amonak eta langileak omendu dituzte

Kaletxikiko auzotarrek San Juan Bataiatzailea adinekoen egoitzako aitona-amonei eta langileei omenaldia eskaini diete, osasun krisialdian zehar erakutsi duten jarrera eredugarriagatik. Aurreskua dantzatzeaz gain, lore sortak oparitu eta txalo zaparrada eskaini diete.

Erlazionatuak

Kaletxikiko auzotarrek adinekoen egoitzan eskainitako omenaldia

Andoain

Kaletxikiko auzotarrek San Juan Bataiatzailea adinekoen egoitzara bertara joan eta aitona-amonei eta langileei omenaldi hunkigarria eskaini diete.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!