Euskararen zabalpenean izan den garapen historikoa aitortzearekin batera, Tejeriak euskararen erabilera areagotzea estrategikoa dela erantsi zuen: "Orain, euskararen erabileran jarri behar dugu erronka. Euskaldun guztiek erabilerara jauzi egitea behar du helburu estrategikoa".
"Euskarak hizkuntza-politika eraginkorra behar du, baliabide publikoak behar ditu, eta baliabide horien erabilera arrazional eta egokia behar du izan. Gure programan, gure hizkuntzaren aldeko ekimen zehatzak proposatzen ditugu".