Mizpiradik irabazi du Kaletxikiko jaietako sagardo txapelketa

Aiurri 2020ko eka. 28a, 15:30

Ez-ohiko jai hauetan ere sagardo txapelketa bestelakoa izan da; sagardo botila sortak erosteko aukera eduki dute kaletxikitarrek etxetik egin ahal izateko. Parte hartu duten sagardotegien izenak ez dira azken mementorarte zabaldu . Puntuaketa, berriz, mezu bitartez egin da eta Andoaingo Mizpiradi sagardotegia izan da garailea. 

Sagardo txapelketako lehen hiru postuak:

1.- Mizpiradi
2.- Oialume
3.- Astarbe

Sagardotegietan bazkaltzeko edo afaltzeko zozketaren irabazleak:

Gaztañaga: Margari Bailón
Mizpiradi: Inma Lasarte
Oialume: Andoni Urdanpilleta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!