Zinema Ondarreta ikastetxean, 250 lagunentzat

Jon Ander Ubeda 2020ko eka. 29a, 08:42

Andoaingo Udaleko Kultura Sailak San Juan jaiak on line ospatu eta astebetera, Gazteria Sailak 250 lagun elkartzeko ekitaldia antolatu du Ondarreta ikastetxean. Uztailaren 2an eta 9an bi film eskainiko dituzte, gaueko 22:00tan hasita. Maskarilla eramatea beharrezkoa izango da, eta ikusle guztiei tenperatuta hartuko zaie.

Bi film emanaldien kartelak hedabideetara zabaldu eta gero, Aiurrik bertan parte hartzeko baldintzez galdera egin du. Hauexek dira antolatzaileek ezarritako irizpideak:

  • Sarrera bakarra izango da.
  • Gel hidroalkoholikoarekin igurtzi beharko dira eskuak.
  • Ikusleei tenperatura hartuko zaie.
  • Musukoa erabiltzea beharrezkoa da.
  • Aulkiak metro eta erdiko distantziarekin jarriko dira.
  • Familiako kideek elkarrekin egoteko aukera izango dute.

 

Bi film emanaldi uztailean

Uztailak 2, osteguna:

Spider-man: Un nuevo universo. Gaztelaniaz.

Ondarreta ikastetxea. 22:00.

Antolatzailea: Gazteria Saila.

 

Uztailak 9, osteguna:

Mr. Link. Euskaraz.

Ondarreta ikastetxea. 22:00.

Antolatzailea: Gazteria Saila.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!