Zinema kalean, lehen saioa Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian

Aiurri 2020ko uztailaren 2a

Udaleko Gazteria Sailak antolatuta, film emanaldia izango da gaurkoan Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian. 250 lagun elkartzeko ekitaldia antolatu dute, gaueko 22:00tan hasiko dena. "Spider-Man: Un nuevo universo" izango da eskainiko duten filma. Maskarilla eramatea beharrezkoa izango da, eta ikusle guztiei tenperatuta hartuko zaie.

Hauexek dira antolatzaileek ezarritako irizpideak:

  • Sarrera bakarra izango da.
  • Gel hidroalkoholikoarekin igurtzi beharko dira eskuak.
  • Ikusleei tenperatura hartuko zaie.
  • Musukoa erabiltzea beharrezkoa da.
  • Aulkiak metro eta erdiko distantziarekin jarriko dira.
  • Familiako kideek elkarrekin egoteko aukera izango dute.

 

Bi film emanaldi uztailean

Uztailak 2, osteguna:

Spider-man: Un nuevo universo. Gaztelaniaz.

Ondarreta ikastetxea. 22:00.

Antolatzailea: Gazteria Saila.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!