Maila handiko hiru musikarien kontzertua balkoitik, kaletxikitarren jaietan

Xabier Lasa 2020ko uzt. 2a, 13:19

Mikel Urdangarin, Maider Zapirain eta Estitxu Sistiaga musikariek maila handiko kontzertua eskaini zuten joan den larunbatean, kaletxikitarren jaietan. Etxeko balkoitik aritu ziren, eta entzuleak beste etxetako balkoietan eta kalean izan zituzten, adi-adi jarrita. Besteak beste, Benito Lertxundi, Louis Armstrong, Itoiz, Shostakovich, Mikel laboa, Ramin Djawadi eta Astor Piazzollaren abestiak interpretatu zituzten. Attrium Ensemble taldean jotzen dute hiru musikariek. Bideoan ikusgai, Shostakovichen V. Polka pieza.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!