Iraganaren eta orainaren leihoa

Sorabillako frontoia, iragana eta oraina

Aiurri 2020ko uzt. 2a, 21:00

Sorabillako frontoia Andoaingo leku garrantzitsua da; zenbait ekimen egiteaz gain, Iturzaeta pala txapelketa ere jokatzen da. Andoaindar askorentzako frontoi hau berezia da eta palaz jokatzeko bestelako lekua. Urteen poderioz, frontoi hau zaharkitzen joan da eta, beraz, duela urte batzuk pilotalekua berriztatu zuten. 

Gehitu beharra dago, Sorabillan jaio zela Joxe Mari Iturzaeta handia, inoizko palistarik hoberenetakoa. Frontoi horretan entrenatzen zuen, eta berriztatze lanak egin zituztenean elite kirolariaren omenezko oroigarri bat jarri zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!