Koronabirusaren eraginez, erakundeek egitasmo asko bertan behera utzi dituzte eta hainbat kasutan eskaintza eraldatu egin behar izan dute.
Ekainaren 8an, deseskaladaren 3. fasea indarrean jarri zenean, Sport Madness enpresak haur eta gaztetxoentzako "Konkis Andoain" udaleku irekiak iragarri zituen. Bi txanda osatuko dituzte, uztailaren 6an hasiko da lehena eta 20an bigarrena.
Aurreko larunbatean, Andoaingo Udalak "Leitzaran abentura" gaztetxoei begirako eskaintza iragarri zuen, Leitzaran bailaran egingo dena. Kirol jarduera ezberdinak uztartzeko aukera izango da. Uztailean zehar bi txanda ezberdin antolatu nahi dituzte.
Uda Kirola
Allurralde kiroldegitik 8-12 urte bitarteko haurrentzat aisialdia osatzeko gehienez ere 48 plaza eskainiko dituzte, 4 taldetan banatuta. Uztailean zehar bi txanda ezberdin antolatuko dituzte.
Gazte Lokala
12 urtetik gorakoentzat zabalduko dute, eta taldeak osatuz gero irteerak eta ekintza ezberdinak martxan jarriko dituzte.
Ekimen pribatu gehiago abiatuko dira, ez ohiko udan.