Ubaran errekan hilik topatu zuten gizonezkoa, bart gauean

Aiurri 2020ko uzt. 8a, 07:55

Bart gauean, Olazar eta Etxarri baserrien ondotik igarotzen den Ubaran errekan hilik topatu zuten gizonezkoa. Bertara hurbildu ziren anbulantziak, Ertzaintza eta Udaltzaingoa. Eta baita hilik topatu zuten gizonezkoaren senideak ere.

Hilik zegoen albistea 22:00ak aldera zabaldu bazen ere, lehenago zurrumurrua bolo-bolo zebilen sare sozial ezberdinetan. Zabaldutako datuen arabera hilik topatu zuten gizonezkoa Andoainen bertan bizi zen, eta taberna batean lan egiten zuelako zen ezaguna. 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!