Pasa den denboraldian ez zen lortu emakumezkoen senior taldea osatzea. Aurten, berriz, izen-emate batzuk egin dira, baina taldea osatzeko jende gehiago behar da. Gauzak horrela, taldean sartzeko deialdia zabaldu du Leizaranek. Izena ematea eskubaloian aritu diren 2002. urteko edota lehenagoko emakumezkoentzako zuzenduta dago.
Izena eman ahal izango da https://www.leizaraneskubaloia.com webgunean eta informazioa gehiago jaso nahi ezkero jarri harremanetan info@leizaraneskubaloia.com postaren bitartez.