Julen Loidik eta Aritz Eskuderok lehen mailan txapela lortu dute paleta gomaz

Aiurri 2020ko uzt. 11a, 17:42

Loidik eta Eskuderok Aizpuru-Zabala bikotearen aurka irabazi dute finala Igeldoko txapelketan (30-21). Lehen mailan jokatu dute andoaindarrek eta abilezia handia erakutsi dute txapelketan zehar.

Partida ikusgarria eta gogorra jokatu dute andoaindarrek gaur Igeldon. Hasieratik, Gaztelekukoek abantaila hartu dute partidan zazpi eta huts hasita. Bi bikoteek maila erakutsi duten arren, andoaindarrek hasierako abantiala baliatu dute garaipena ziurtatzeko. Koronabirusaren pandemia dela medio, zenbait txapelketa atzeratu egin dira, beraz, Gazteleku Pilota Elkarteak pozez hartu du garaipenaren albistea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!