Koronabirusa

Udalak ludoteka itxi du erabiltzaile bat koronabirusaz kutsatu ostean

Aiurri 2020ko uzt. 13a, 14:49

Erabiltzaile bat kutsatua izan dela jakitean Andoaingo Udalak Ludoteka ixtea erabaki du. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak atzo jakinarazitako positiboetako bat da.

Osasun Saila kutsatuarekin harremanetan egon diren 5 haurren eta 3 hezitzaileren jarraipena egiten ari da. Kontaktu bakoitzarekin, kontaktu sare bat osatu da, eta progresiboki PCR testak egiten joango dira. Prebentzio modura pertsona horiek konfinatuta daude.

Andoaingo Ludotekan haurren aisialdia osatzeko zerbitzua eskaintzen da, astelehenetik ostiralera. Denbora tarte honetan prebentzio neurri guztiak bete dituzte.

Udalak lasaitasunerako deia egin du, Osasun saila eta Osakidetza kutsatuak eta haiekin egondako pertsona guztiak artatzen ari baita, baina segurtasun eta higiene neurri guztiak zorrotz betetzeko eskatzen ari da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!