N-I eta A-15 errepideen arteko lotunea itxiko da asteazkenean Andoainen

Aiurri 2020ko uzt. 14a, 08:00

Argazkia: Google Maps.

Sorabillako lotunea, uztailaren 15eko goizaldean itxiko da, A-15era sartzeko zatian, Iruñerako noranzkoan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreratu duenez, bide-zorua konpontzeko lanen ondorioz, N-I eta A-15 errepideen arteko lotunea erabat itxi beharko dute Andoainen, Sorabillan. Itxiera N-I errepidetik A-15 errepidera sartzeko bidean egingo da, uztailaren 15ean, 00: 00etatik 04:00etara.

Zati hori Iruñerako noranzkoan moztuz gero, Berastegirako noranzkoan doazen ibilgailuek N-I errepidetik jarraitu beharko dute Gasteizerako noranzkoan Tolosaraino, N-I- 434-2-S lotunetik irten eta GI-2130 errepidea hartu Berastegira joateko.

Beasain
Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak jakinarazi du A-636 errepidetik N-I errepidera Irunerako norabidean sartzeko adarrean ere hobetzeko lanak egiten ari direla. Obra horren ondorioz ezinbestekoa izango da uztailaren 17ko 08:00etatik 20:00etara adar hori moztea.

Irungo noranzkoan adarra (417-B-1-E) moztuta, Irunerako noranzkoan doazen ibilgailuek 417-B-2-E adarretik irten beharko dute Gasteizerako noranzkoan, eta 417A lotunean, Olaberriako lotunea (Gaztelua), buelta eman beharko dute. Ondoren, N-I 417A-1-E irteera hartu beharko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!