Koronabirusak eragindako biktimen aldeko omenaldia Lopez de la Calle parkean

Aiurri 2020ko uzt. 14a, 09:28

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak uztailaren 16rako iragarri zuen omenaldi ekitaldia, eta Andoaingo Udalak hitzorduarekin bat egingo du. Eguerdiko 12:00tan izango da Lopez de la Calle parkean, eta bertaratu nahi duenak aurretik izena eman behar du.

COVID 19ak milaka heriotz eragin ditu Euskal Herrian, baita Andoainen ere. Udaberrian hasi eta orain arteko bitkimak gogoan, ekitaldia egingo da ostegun honetan. Udalak horrela iragarri du ekitaldia: "Ekitaldi hau familiakoentzat kontsolagarri eta lagungarri izatea nahi dugu; izan ere, jakin badakigu COVID-19k nahi ditugun pertsonak nahi dugun moduan agur esatea eragotzi eta eskatutako dolua egitea zaildu duela".

Jose Luis Lopez de la Calle parkean egingo den ekitaldian, haritz bat landatuko dute, konfinamenduan hildako pertsona guztien omenez.

Ekitaldian parte hartzeko aurretik deitu behar da Udaletxera, 943 300 839 telefono zenbakira. Uztailaren 15a bitarteko epea dago izena emateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!