Itxita ageri dira gaur Arteta tabernako ateak. Bezero batek koronabirusaren frogan emandako positiboak erabaki hori hartzera eraman du tabernako arduraduna. Leihoan itsatsitako ohar bidez jakinarazi du bere erabakiaren arrazoia: “Bezeroei jakinarazten diet gure bezeroetako batek koronabirusean positibo eman duela. 112ra eta eskuragarri jarri dizkidaten telefono zenbaki guztietara deitu ondoren, pertsonalki erabaki dut taberna ixtea, gainerako bezeroen erabateko segurtasuna bermatu arte. Barkatu eragozpenak”. Osasun arduradunen aldetik bestelako berririk izan arte, beraz, itxita egongo da Andoaingo Arteta taberna.