Azken egunetan Andoaingo anbulatorioan PCR probak egiten ari dira, horretarako atzeko aparlekuan jarritako karpan. Soilik anbulatoriotik bertatik hots egiten dieten herritarrentzat prestatu dute zerbitzu hori, kutsatuta dauden ala ez jakiteko. Bi arrazoiengatik ari dira deitzen anbulatoriotik: sintomaren bat edukita medikuak eskatuta, edo, COVID-19aren fokoren batekin kontaktua izan dutenak.