Azken asteetan goizeko lehen orduan ateratako argazkiak, honakoak. Kale garbitzaileak lan handia egiten ari dira, garbiketa eta desinfekzio lanetan. Oinezko gutxi batzuren artean jokabidea oso bestelakoa da, musukoa edo maskara lurrera botatzea ez baita batere higienikoa.
Zigarreta lurrera botatzea jokabide zikina da, erretzaile askoren artean barneratuta dagoena. Garai arraro eta zail hau ingurumenarekiko kontzientzia pizteko baliagarri izango balitz, sikiera!