Erabilera derrigorrezkoa den egun hauetan, herritar bakan batzuk maskararik gabe dabiltza. Andoainen kalean topatu dugun herrikidearen kasua da. Arnasteko arazoak eragiten dizkio musukoa erabiltzeak eta hori dela eta ohar argigarria darama paparrean jarrita.