Eguneko egoitzaren kasuan, Andoaingoa martxoaren 14an itxi zuten eta udaberrian berriro ireki. Ekainaren 22an, esaterako, Erretiratuen Etxeko taberna berriro irekitzeko baimena eman zuten.
Adinekoen egoitzak
Markel Olano Ahaldun Nagusiak ostiralean adierazi zuenez, gaur egun adinekoen egoitzek "COVID-19tik libre" jarraitzen dute, hartutako prebentzio neurrien eraginkortasunari eta langile guztien lanari esker, baina "prebentzio eta segurtasun neurriak lantzen eta zorrozten" jarraitzeko deia egin zuen, kasu positiborik gabe jarraitu ahal izateko.