Maria Jesus Ponce zen bere emaztea eta bi seme alaba zituen, Josune eta Jon. Gaur, astelehenarekin, San Martin parrokian azken agurra eskainiko zaio arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
Behin jubilazioa hartuta, 2005ean, hainbat ordu eskaini zizkion Andoaingo historiaren pasarteen eta pertsonaien ikerketari eta dibulgazioari. Erabat autodidakta izan zen historiari buruzko ikerketetan Irusta.
Bost ikerlan egin eta argitaratu zituen guztira:
* Biografía de Nemesio Olariaga. Leyçaur 10 aldizkaria. Andoaingo Udala. 2008.
* El escopetero de Andoain en la fiesta de Santa Cruz. 2017.
* Regatas de bateles de Santa Cruz sobre el río Oria en Andoain. 2017.
* P.M. Ugartemendia: insigne arquitecto andoaindarra que reconstruyó San Sebastián tras el incendio dl 31 de agosto de 1813. 2019.
* Sorabilla. Trabajo de recopilación de varios libros de Andoain y otras fuentes realizado por Juan Mº Irusta. 2019.
Olariagaren biografia ez gainerakoak bere kasa argitaratu zituen.
Hona zer adierazi zion Aiurriri 2009ko ekainean eskaini zion elkarrizketan, historia kontuak jorratzera zerk bultzatu zuen gogoratzerakoan:
“(…) Egia aitortu behar bada, orain dela gutxi arte nik ez nuen liburutarako zaletasunik, egunkaria besterik ez nuen irakurtzen. Erretiroa hartu arte, anaia eta biok Hidroneuma lantegiko bazkideak ginen eta horretan aritzen nintzen jardunean, herriko historian pentsatu ere egin gabe…. Kontua da ni Santakutzetako jaietan eskopeteroen buruzagi bezala ateratzen naizela, eta orain zazpi urte, Peña Santa Krutz elkarteko lehendakari zen Joxan Jauregik nondik zetorren eskopeteroen ohitura galdetu zidan. Nik tutik ez nekiela erantzun nion. Ikertzeko proposatu zidan Jauregik orduan, esanez eskopeteroena ez zela apaingarria, tradizio handiko ekitaldia baizik. Zeregin horretan nire ezina adierazi nion. Hizketa ez zen ezertan gauzatu, baina barruan geratu zitzaidan jakin-minaren harra. Geroztik, jubilazioa hartu nuenean, Jauregik berriro zirikatu ninduen: “Orain nahi adina denbora daukazu ikertzeko”, bota zidan. Tentaldiari heldu eta halaxe murgildu nintzen historian barrena”.
Eskopeteroei eta batelei lotutako liburu bana argitaratu zituenean 2017an, bigarren elkarrizketa eskaini zion Aiurriri.
Eskopeteroen kapitaina Santa Kruzetan
Juan Mari Irustak Santa Kruz elkartearekin eta Santa Krutz jaiekin oso lotuta estua eduki zuen urtetan, eta besteak beste, maiatzaren 3an Udaletxetik irtenda bandera jeitsieraren ekitaldian ezinbesteko diren eskopeteroen kapitaina izan zen 31 urtez. 2012an, Joxean jalonek lekukoa hartu zion ardura horretan. Une hura islatzen duten argazkiak eta bideoa, ikusgai daude sarean.