Azken urtetan hutsik dagoen Kale Nagusiko etxe batean sartzen saiatu ziren hiru gazte joan den larunbat gauean, eta ertzaintzak eta udaltzaintzak horietako bi atxilotu egin zituzten. Ez da lehenbizko aldia saiakera egiten dutela etxe horretan ez ezik baita kale bereko beste zenbait etxeetan ere, bertan bizitzen jartzeko asmoz. Aterperik ez daukaten gazteak dira atxilotuak.