Udako jaiak Andoainen

Galera emozionala

Aiurri 2020ko uzt. 21a, 08:35

Ezkerrean hasita lehenengoa da Mari Carmen Rodriguez Garcia.

Karrikako jaiak bertan behera utzi behar izan dituzte, Koronabirusagatik. Galera handia da auzoan bizi eta jaia barren-barrenean daramaten bizilagunentzat. Jaiak bertan behera geratzea ez da galera emozional bakarra izan. Data seinalatu hauetan faltan botatzen ari dira jaien lankide fina: Mari Carmen Rodriguez Garcia auzotarra.

2019ko irailaren 11n hil zen, 65 urte zituela. Txokolate jatean sustatzaileetakoa zen, beste hainbat auzotarrekin batera. Jai Batzordeak egunotan zabaldu dituzten mezu ezberdinetan oso gogoan izan dute Mari Carmen Rodriguezek egindako lana.

Mari Carmen 2015eko sardin jatean. Ezkerrean hasita bigarrena da.

 

Omenaldi ekitaldiak aurreko urteetako jaietan

Karrikako Jaiak 2017

Fernando Uribesalgo gogoan hartu zuten urte hartako jaien hasieran. Senideek jai batzordearen oroigarria jaso zuten.

 

Karrikako Jaiak 2012

Manolo Seararen senideek eman zioten jaiari hasiera. Jai batzordeak gogoan hartu nahi izan zuen Seara, jaien hasieran.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!