Ordu honetantxe, baserriz baserri ibiliko lirateke Goiburuko auzotarrak. Auzoa ez da soilik frontoiaren ingurua, eta ibilbidean zehar herriguneraino iristen dira. Azken urteetan, gainera, keinu polita izaten zuten. Egun handia ospatzen zuten Etxeberrietako festazaleengana gerturatzen ziren, Goiburu aldera bazkaltzera igo aurretik. Argazki-bilduma 2018koa da.