Maindi iturrian ur zerbitzua berrezartzeko lanean ari dira

Jon Ander Ubeda 2020ko uzt. 25a, 09:49

Asteak dira urik ez dela Maindi iturrira iristen. Udal langilegoa azterlan ezberdinak egiten aritu da, arazoaren sorburua aurkitu nahian. Azkenean, ur hoditeria berritzea erabaki da. Gaurkoz, Aingurasutegi eta Guipuzcoanko arteko tartean hoditeria berritu da.

Ez da iturria lehortzen den lehen aldia izan. Aurreko urteetan gutxienez bitan izan da etenaldia, ur zerbitzua eskaintzeko garaian. 2015ko irailaren hasieran ura zeraman hoditerian zerbaitek oztopatzen zuela eta, urik ez zen jaisten herrigunera. 2016ko otsailaren amaieran, euriteen eraginez, luizi bat gertatu zen Olagain auzoko Garaiko-errota presaren inguruan. Horren eraginez, Maindi iturrira ez zen urik iristen.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!