Gaztelekuko pilotariek zenbait final jokatu dituzte

Aiurri 2020ko uztailaren 25a

Gaur arratsaldean zenbait final jokatu dira eskuz binaka eta paleta gomaz. Lehen mailako kadeteek eta nagusiek Papelera Zikuñaga txapelketa jokatu dute eskuz; paleta gomaz, berriz, lehen mailan nagusiek jokatu dute. Jokatu diren hiru finaletatik bikote bakarrak lortu du garaipena.

Kadete lehen mailan eskuz binaka Arrillaga eta Beloki Gaztelekuko pilotariak gailendu dira, Jara-Etxarri bikotearen aurka, 18-9. Nagusien lehen mailan, berriz, Eskuderok eta Labakak ezin izan dute txapela eskuratu Artetxe-Irazustabarrena bikotearen aurka, 5-18.

Esku pilotaz gain, paleta gomaz lehen mailan finala jokatu dute Belokik eta Loidik; Azkarate eta Goñi andoaindarrei gailendu zaie, 30-25.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!