Berrogei urtetik gorako ibilbidea osatu zuen Eyher enpresaren eraisketa lanak hasi dira

Ibilbide luzea osatu zuen Eyher enpresak Andoaingo Ama Kandida etorbidean. Eraisketa lanei ekin diete, auzune berria eraikitzen hasteko. Eyher enpresaren instalakuntza berriak Astigarragan daude, iazko irailetik.

Aldaketa handiak ematen ari dira Buruntzaren mendi magalean, Ama Kandida etorbidea zeharkatzen duen errepidearen alde banatan. Uda hasieran, Bazkardo aldean, baserri sorta eraitsi zituzten industria mailako jarduera sorta berriari tokia egiteko. Egun hauetan Eyher enpresa eraisten ari dira, etorkizun hurbilean etxebizitza berriak eraikitzeko.

2019ko irailetik Eyher enpresaren jarduera osoa Astigarragako Bidebitarte industrigunera ezarrita zegoen. Jarduerarik ez zen ikusten hilabeteotan Andoainen, Eyher enpresak 40 urteko ibilbide oparoa osatu eta gero. Tamaina eta pisu handiko piezekin lan egiten trebatu ziren. Andoaingo etorbidean karga handiko tresneria diseinua, ekoiztu eta instalakuntzarako prestaketa lanak egiten zituzten. Sektore ezberdinetan murgilduta zeuden, besteak beste, trenbidearen sektorean, areonautikan, automozioan, papergintzan eta abar.

2014az geroztik Eyher enpresa aeronautika mailako Hegan euskal klusterreko kide da.

 

Auzune berria, Urmea berri enpresaren eskutik

Uztailaren 27an hasi ziren eraiste lan handienak, eta hurrengo egunetan fabrika eraisten jarraituko dute, orube bilakatu arte. Aurrikuspenak betetzen badira, etxebizitza sorta eraikiko dute bertan.

Erlazionatuak

Eyher enpresaren eraisketa

Andoain

Ama Kandida etorbideko 30. zenbakian zegoen Eyher enpresa eraisten hasi ziren uztailaren 27an.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!