Musikariek azken aldian zuzenean emanaldiak eskaintzeko aukera gutxi eduki arren ahal duten guztietan saiatzen ari dira, ikusten denez.
Garciak Oiartzungo San Esteban parrokiako organoa joko du, beste zenbait musikariekin batera kontzertua eskainiz, bihar arratsaldean. Hain zuzen, organoa eta euskal tresnek osatuko emanaldiaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek, 19:00etatik aurrera. Mugatua da aforoa (190), eta gonbidapenak aldez aurretik lortu behar dira, Oiartzungo Turismo Bulegoan ( 943 508 913), ordutegi honetan: 09:00-14:00 / 16:00- 19:00
Hona zeintzuk diren musikariak: Ana Belen Garcia: organoa; Peio Irigoien: Txistua; Jon Patxe: perkusioa, Lara Mitxelena eta Gema Ines: txalaparta; Arkaitz Miner: biolina; eta, Asier Goieaskoetxea dultzaina. Besteak beste, Etxegarai, Ansorena, Rameau eta Leteren abestiak interpretatuko dituzte.
Bestalde, abuztuaren 6an izango da Garcia eta Oiartzabalek bikote gisa eskainiko duten kontzertua San Ignacio elizan (Gros auzoa) 20:00etatik aurrera, Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan. Bach, Rheinberger eta Hakim konposatzaileen obrak berrituko dituzte. Honako honetan ere mugatua da aforoa, eta gonbidapenak Musika Hamabostaldiaren bulegoetan (Zurriola Hiribidea 1) edo 943 003170 telefonora deituta lor daitezke.