Udako jaiak Andoainen

Karrikakoen bidetik, Etxeberrietan ere ez da jairik izango aurtengoan

Aiurri 2020ko uzt. 30a, 09:45

Uztailaren 31n, San Inazio egunarekin bat eginez, 11:00tan meza egingo dute Santa Krutz elizan. Horixe izango da eguneko ekitaldi bakarra.

Gora Kaletxiki Bandak emanaldi berezia eskaini behar zuen, baina azken orduan bertan behera uztea erabaki dute. Besteak beste, Berrondok eta Oiartzabalek sortutako pieza berrien estreinaldia egitekoak ziren: "Gogoan zaituztegu", koronabirusaren eraginez hildakoak gogoan dituena; "Ama", ama guztiei eskania eta "Asun Garcia", Andoaingo herritarrari eskainitako musika pieza. 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!