Udako jaiak Andoainen

Bertso saioa Andoaingo San Esteban ermitan

Aiurri 2020ko abu. 3a, 09:30

Ez-ohiko egoera honetan San Estebango jaiak ospatzeko aukerarik egon ez den arren, bertso saio dibertigarria antolatu zuten Sega gazte asanbladakoek, eta Punttuka eta Motxean bertso eskolakoek. Auzotar asko bildu ziren beharrezkoak ziren segurtasun eta higiene neurriak errespetatuz.

Bertso saioan zenbait ariketa egin ziren, lau andoaindarren eta bi zarauztarren artean:

Gai jartzailea: Arkaitz Lasarte Audikana

Bertsolariak:

  1. Ion Beloki Arruti 
  2. Markel Eizagirre Beloki (Zarautz)
  3. Xabier Aranzeta "Toxak"
  4. Beñat Beloki Arruti
  5. Joritz Baztarrika Albisu "Txatxarro" (Zarautz)
  6. Unai Ormaetxea Jauregi
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!