Aurtengoan ez da Sorgin Gaurik izango Andoainen, eta urte luzetako festatxoan etenaldia izango da. Agerikoak diren arrazoiak medio, ospakizun gehienak bertan behera geratu dira. Gauez egiten den Irunberri-Unanibia-Goiburu ibilbidea eta ondorengo ospakizuna datorren urtean egin beharko dira.