Sutea Krafft enpresaren pabilioi batean

Aiurri 2020ko abu. 5a, 08:25

Eragin txikiko sutea piztu zen bart gauean Leizotz industrigunean, Krafft enpresaren pabilioi batean. Suhiltzaileak eta anbulantziak hurbildu ziren hara, eta egoera kontrolpean utzi zuten.

Krafft enpresak instalakuntza ezberdinak ditu Andoainen. Enpresaren zati bat eta bulego orokorrak Urnietako errepidean ditu, Ama Kandida etorbidetik aurrera joanda. Errepidearen eta tren geltokiaren bestaldean pabilioi handi baten jabe da. Sutea pabilioi horren sarreran piztu zen.

Biharamunean enpresaren kanpoaldean ez zen sutearen arrastorik ikusten.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!