Nora Mendizabal andoaindarrak Laboral Kutxa Udako torneoaren finalerdia jokatuko du

Irudia: eitb.tv

Gaztelekuko pilotariak ezin izan du garaipena eskuratu, baina datorren bi asteetan jokatuko diren finalerdietan parte hartuko du Erlantz Garciaren taldearen aurka.

Reyes Azkoitiaren taldeak Erlantz Garciaren taldearen aurka jokatuko du LABORAL KUTXA Udako torneoaren finalerdietan. Orain arte ibilbide bikaina egin dute txapelketan eta lehen postua ziurtatu dute.

Ainhoa Ruiz de Infante, Maite Ruiz de Larramendi eta Leire Garaik osatzen duten Naroa Elizalderen taldeak garaipena lortu arren, ezin izan dute hurrengo fasera igaro (2-1)  eta hirugarren tokian amaitu dute; baina argi geratu da gauzak oso berdinduta daudela, lehen hiru taldeak bi puntura berdinduta amaitu ostean. Lehen ligaxka honetan partida gehiago irabazteagatik, Reyes Azkoitiaren taldeak lehen postuari eutsi ahal izan dio.

Lehen buruz burukoan Olatz Arrizabalagak Maite Ruiz de Larramendiri uste baino errazago irabazi dio (2-12) eta garaipen horrekin lehen postua ziurtatu dute azkoitiarraren neskek.

Esanak esan, Eulateko pilotaria lehiakorra da eta azkar atera ahal izan du arantza Irantzu Etxebesteri eta Nora Mendizabali irabazita (12-6).

Emaitzak

  1. Maite Ruiz de Larramendi 2 // Olatz Arrizabalaga 12
  2. Ainhoa Ruiz de Infante - Maite Ruiz de Larramendi 12 // Irantzu Etxebeste - Nora Mendizabal 6
  3. Leire Garai 12 // Irantzu Etxebeste 3
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!