“Ekonomia Sustapen, Enplegu eta Gazteria Sailak Agustin de Leiza kalean dagoen lokal berriaren alokairua kofinantzatuko du datozen 3 urteetarako (2020-2023), urtean 4.000 euroko zenbatekoarekin. Zenbateko hori hitzarmen bidez ordainduko da”. Lokalaren kontratua sinatu dutela adierazi du Udalak, ohar bidez.
"Salkin hazten eta indartzen jarraitu ahal izateko" borondatea agertu du Udal gobernu taldeko Izagirre zinegotziak. Era berean, kontsumoa sustatzeko kanpaina berria iragarri du urrirako.
Udalak kontsumoa sustatzeko kanpaina berria iragarri du urrirako
Oposizioaren kritikak
Mari Jose Izagirrek ekainean abian jarritako kanpainaren inguruan oposizioak egindako kritikak gaitzetsi ditu. Gezurtatu egin du "udalerritik kanpoko hornitzaileekin lan egin nahi" izan denik, eta Udalakbeste edozein kontrataziotan bezala" jokatu duela berretsi du, "prozedura guztiak jarraitu dira eta tokiko, eskualdeko eta kanpoko hornitzaileei aurrekontuak eskatuz".