Oporraldiaz gozatzeko sasoia

Aiurri 2020ko abu. 12a, 08:48

Abuztuan zehar merkatari asko dira negozioa itxi eta merezitako atsedena hartzeko aukera baliatzen dutenak. Andoaingo herrigunean hainbat afitxa ikus daitezke negozio eta merkatalguneen erakusleihoetan.

Opor egunak izan ohi dira, abuztuaren erdialdekoak, merkatari askorentzat. Aste Santuko egunekin batera, merkataritzan etenaldia izaten den urteko sasoi bakanetakoa da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!