Maindi iturriaren ur emaria eztabaidagai

Jon Ander Ubeda 2020ko abu. 12a, 09:23

Hilabetea betetzear da Zumea kaleko Maindi iturria lehortu zenetik. Hoditerian arazoa egon zitekeelakoan, Kaleberriko eremuan espaloia altxa eta hoditeria berritzeari ekin zion Udalak. Arazoaren muina ez dirudi hor dagoenik. Ur naturalaren iturburua aurkitzeko zailtasunak izaten ari dira. Bitartean, ur horren kontsumoaren aldeko eta aurkarko iritziak zabaldu dira.

Maindi iturriko ura edatea tradizio handikoa da hainbat herrikideentzat. Kontsumorako erabiltzen dute bizilagun askok, edateko nahiz sukaldean aritzeko. Bertatik igarotzen diren kirolari askorentzat ere ohikoa da bertatik ura hartzea.

Asteak dira urik gabe dagoela, eta bitartean eztabaida piztu da auzotarren eta herritarren artean. Mendian aurki daitezkeen iturri asko bezalaxe hura ere edan daitekeela defendatzen dute askotxok. Bestaldean, berriz, Ibiurretik datorren ur kontsumo sarera lotu behar dela defendatzen dutenak daude.

Etzabaida kalean dagoen bitartean, Maindiko iturriak ez du emaririk.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!