Nora Mendizabal, Olatz Arrizabalaga eta Irantzu Etxebeste pilotariak Laboral Kutxa Torneoko finalean

Aiurri 2020ko abu. 14a, 10:18

Nora Mendizabalek, Olatz Arrizabalagak eta Irantzu Etxebestek osatzen dute Reyes Azkoitiaren taldea; maila ona erakusten ari dira txapelketa guztian zehar eta finalerako txartela lortu dute.

Reyes Azkoitiaren taldea Laboral Kutxa Udako torneoko finalerako sailkatu da. Arrizabalagak orain arteko buruz buruko zazpi partidak irabazi ditu eta puntu horiek balio handia dute halako txapelketa batean. Nabarmendu beharra dago, Olatz Ruiz de Larramendik asko estutu duela azkeneko partidan eta aurrelari bizkaitarrak jokorik onena atera behar izan du finalerako txartela eskuratzeko.

Hala ere, Erlantz Garciaren taldeak ez du amorerik eman eta euren kalitatea aldarrikatu nahi izan dute gaurkoa finalerdietan. Lehen itzulian ez zuten punturik batzerik lortu eta gaur ere gauzak oso zail jarri dizkiete binakako partidan Irantzu Etxebestek eta Nora Mendizabalek 10-6 aurreratu direnean; baina Andrea Aldaregiak eta Olatz Ruiz de Larramendik hortzak estutu eta sekulako buelta eman diote markagailuari eta sei tantoko partzialarekin aurre hartu dute garaipena lortuz (10-12)

Gauzak horrela, dena azken partidan erabaki da. Binakako partidan hartutako konfiantzarekin, Erlantz Garciak Maite Ruiz de Larramandiri eman dio norgehiagoka erabakigarria jokatzeko aukera eta Eulateko atzelariak asko estutu du Olatz Arrizabalaga. Gauzak erabat orekatuak joan dira 7-6ekora arte, baina azken txanpan bizkaitarra askoz egokiago aritu da eta finalerako txartela eman dio Reyes Azkoitiaren taldeari (12-7).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!