Olagaingo txistulariak Buruntzatik irten eta kalejiran Goikoplazara iritsi ostean, San Martin elizan elizkizuna egin da, aurreko urtetan Buruntzako eliza zaharraren aurrietan egin izan dena; aurten hildako Modesta Garaialde, Luxiano Maiz eta Inaxi Balerdi auzotarrak gogoan izan dituzte batik bat. Elizkizunean zehar Unai Ormaetxeak eta Aritz Eskuderok bertsotan jardun dute.