Koronabirusa

Udalak kiroldegia itxi du langileetako batek positibo eman ostean

Aiurri 2020ko abu. 19a, 14:50

Gaur goizean jakin dute Allurralde Kiroldegiko langile batek positibo eman duela PCR testean, beraz, segurtasuna bermatze aldera kirol instalakuntzak itxi dituzte.

Langile horrek kirol-instalazioetako erabiltzaileekin zuzeneko harremanik ez badu ere, arreta-neurri gisa, ezarritako protokoloari jarraituz eta prebentzio-neurri gisa, Andoaingo Udalak kirol-instalazioak aldi baterako ixtea erabaki du, desinfektatzeko eta garbitzeko.

Udalak herritarrei dei egiten die zuhurtziaz eta erantzukizunez joka dezaten, eta inoiz baino zorrotzago har ditzaten higiene, babes eta urruntze neurriak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!