Honako ohar hau zabaldu du Andoaingo Udalak:
Instalazio guztiak desinfektatu eta garbitu ondoren, eta agintari eskudunekin irizpide egokiak egiaztatu ondoren, kirol instalazioak berriz irekiko dira.
Udalak gogorarazi nahi du pandemia horren aurkako borrokan lanean jarraitzen duela, eta berriz ere dei egiten die herritarrei zuhurtziaz eta erantzukizunez joka dezaten, eta inoiz baino gehiago zorroztu ditzaten higiene, babes eta urruntze neurriak.