Koronabirusa

Tabernariak Andoaingo udal gobernuari irtenbideak eskatzen ari dira

Mikel Arberas 2020ko abu. 21a, 09:34

Andoaingo hainbat taberna itxi behar izan dituzte Jaurlaritzak ezarritako neurri berriengatik. Hirugarren mailako lizentzia duten tabernei eragiten die legedi berriak.

Tabernek ateak itxi dituzte hirugarren mailako lizentzia edukitzeagatik; ziurtagiri edo lizentzia honen bitartez Pub izaera hartzen dute tabernek, eta, beraz, jan, edan eta janaria eros dezakete. 

Egoera honen aurrean, hainbat herrikidek elkartasuna adierazi die ostalariei; horrez gain, Salkin elkarteko kideek 19:00etatik 19:30etara itxiko dituzte komertzioetako ateak neurri berrien ondorioz ateak itxi dituzten ostalariei elkartasuna adierazteko. 

Arazoei irtenbidea

Hernanin ere zenbait taberna itxi dituzte legedi berriarengatik; baina Udalak ostalariekin hitz egin eta tabernak irekita mantentzeko aukera eman die herri mailako lege baten bitartez, betiere oinarrizko segurtasun eta higiene neurriak bermatuta. 

Albistean eguneraketak egingo dira

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!