Ama Kandida etorbidean trafiko desbideraketa egingo da gauzatzen ari diren lanen ondorioz

Aiurri 2020ko abu. 28a, 12:26

Andoaingo Udalak jakinarazi duenez, Illarramendiko urbanizazio lanak direla eta Ama Kandidako etorbidea desbideratuko dute. Horrez gain, tren geltokian gauez lanean jarraituko dutela esan dute.

Honako ohar hau zabaldu du Udalak:

Illarramendi deituriko HEE-48 eremuan egiten ari diren urbanizazio edo hirigunetze obrak direla-eta, behar-beharrezkoa gertatzen zaitu aldi batez desbideratzea trafikoa Ama Kandida etorbidetik Gaztañaga sagardotegiruntz doan lehenengo bide-tartean.

Desbideraketa hori Done Joan Bataiatzailea Zaharren Etxearen atzealdetik egingo da, datorren asteleheneko, abuztuaren 31ko, goizeko 8:00etatik aurrera, eta hiru astez iraungo du.

Gudarien Hiribideko tren geltokiko lanak

Andoaingo tren geltokian ADIF egiten ari den lurrazpiko igarobideko obra zuzendaritzak jakinarazi duenez, une honetan burutzen ari diren lan jakin batzuek trenen joanetorria galaraz dezaketenez, oraindik ere gauez lan egiten jarraituko dute irailaren bigarren astera arte.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!