Cristina Guedea pediatra zendu da

Xabier Lasa 2020ko abu. 31a, 09:13

Cristina Guedea Adiego pediatra hil zen atzo. Andoaingo anbulatorioko pediatra izan zen hamarkadetan, eta oso ezaguna zen herriko familia ugarirentzat, makina haur eta gazte bere eskuetatik igaro baitziren. 69 urte zituen, eta orain denbora gutxi jubilazioa hartua zuen Andoaingo anbulatorioan.

Alarguna zen eta zortzi seme-alaben ama. Zaragozan lurperatuko dute gaur, eta hurrengo egunetan Donostian meza egingo da bere arimaren alde.

Argazkian, Anabel Fernandez emaginak 2017ko azaroan erretiroa hartu zuenean lankideek eskaini zioten agurrean ageri da.
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!