Autodefentsa ikastaroarekin abiatuko da Jabekuntza Eskolaren ikasturtea

Aiurri 2020ko ira. 3a, 11:43

Artxiboko irudia

Hitzaldiak, ikastaroak, bilkurak... Andoaingo Jabekuntza Eskolaren baitan, egitarau oparoa aurkeztuko dute laster.

Andoaingo Jabekuntza Eskolaren egitarau berria ekitaldiz beterik dator. Lehena autodefentsa feminista tailerra izango da, on line eskainiko dutena.  Irailaren 15, 16, 17 eta 18an izango da, arratsaldeko 18:00ean hasi eta iluntzeko 19:30ak arte. Berdintasun sailak izena emateko gonbitea luzatu du, honako mezuarekin: "Animatu! Egunero jasaten ditugun eraso sexisten aurrean erantzun bat emateko!".

Izena emateko bideak bi dira. Posta elektronikoa (berdintasuna@andoain.eus) eta telefonoa (943 300 830, hedapena 380).

Laster abiatuko da beste ikastaroa, "Nola erabili teknologia berriak gure telefonoan" izenekoa.

Lehen tertulia feminista

"La brecha orgasmica" izeneko tertulia gidatuko du Paola Damontik, Bastero Kulturgunean. Irailaren 14an izango da, 18:30ean hasita. Udazkenean zehar tertulia gehiago izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!