Hiribusak zerbitzua indartuko du eskola itzuleran

Jon Ander Ubeda 2020ko ira. 5a, 08:09

Artxiboko irudia

Goizeko sartu-irteeren tartean, Hiribusak zerbitzua indartuko du bigarren autobus batekin.

Goizeko 08:30ean eta eguerdiko 12:30ean, Hiribusaren bi autobus herrian barrena martxan izango dira. Irailaren 7tik aurrera indartuko da zerbitzu hori.

Egun horretatik aurrera, bestalde, hiribusa erabiltzeagatik ordaindu beharko da. Prezioak hauek dira:

  • Arrunta: 0,60 euro.
  • Jubilatuak: 0,20 euro.
  • 3 urte azpikoak: Dohainik.

 

Ibilbidea

Ohiko ibilbideari helduko dio, baita asteazkenero eta larunbatero hilerrira egiten duen ibilbidea ere. Herrigunean zehar ibiliko da Hiribusa, Alejandro Calonge auzoraino zerbitzua mantenduko duelarik.

Andoaingo Udalak musukoaren derrigortasuna nabarmendu du, zerbitzuaren berrikuntzak iragarri dituen oharrean: “Hiribusak garraio zerbitzu seguru eta egokia eskaini nahi die andoaindarrei, eta horregatik, gogorarazten da ezinbestekoa dela maskararen erabilera, baita hiribusean ere”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!