Emakumeentzako Jabekuntza Eskola askotariko ikastaroekin dator

Mikel Arberas 2020ko ira. 8a, 13:36

Andoaingo emakumeentzako jabekuntza eskolak 2020ko udazkenari begira antolatu diren ikastaroen berri eman dute Petri Romero Berdintasun batzordearen zinegotzi ahaldunak eta Sandra Barrenetxea berdintasun teknikariak.

Jabekuntza Eskolak udaletako berdintasun arloetan antolatutako proiektuak dira eta beraien helburua emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa sustatzea da, ahalduntze prozesuen bidez. Eta zer da ahalduntzea? Bada, emakumeen izaeraren autokontzientzia hartzea, autoestimua lantzea, gaitasun propioak ezagutaraztea eta emakumeei dagokien espazioa berreskuratzen laguntzea.

Petri Romerok adierazi duenez, "udaberrirako zenbait ikastaro antolatu ziren, baina Covid 19ak eragindako pandemiaren ondorioz bertan behera geratu ziren". Gizarteak bestelako egoera bizi duen arren, ikastaroak askotarikoak direla eta berrikuntzekin datozela azpimarratu du berdintasun zinegotziak.

Honako ikastaroek osatzen dute eskaintza: tertulia feministak, autodefentsa feminista tailerrak, emakumeen elkargune multikulturala, teknologia berriak telefonoan nola erabili erakuste duen ikastaroak, sendabelar tailerra, batukada feminista, Nola kudeatu egoera indatsua mantenduz?, Mindfulness eta irakurbide feministak.

Informazioa eskatu edota izena emateko, honako helbideak jarri dituzte:

  • Andoaingo Udaleko webgunean: www.andoain.eus/berdintasuna.
  • Andoaingo Udaleko Berdintasun lansaila: Urigain eraikina 1, bulegoa. Telf: 943300830. Emaila: berdintasuna@andoain.eus
  • Andoaingo Udaleko Ataria zerbitzuan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!