Kulunka Aeroyoga zentroa ibilbide oparoa osatzen ari da. Bezero kopuru finkoa du, eta esperientzia zabala. Hastear den ikasturtean Yogan edo Aeroyogan proba egiteko aukera bikaina dago, Andoainen bertan.
Nola sortu zen Kulunka Yoga?
Eider Hidalgo. Duela 12 urte, bizitzen ari nintzen une pertsonalaren ondorioz, Yoga jarduera ezberdinak praktikatzen hasi nintzen. Horrek niregan aldaketa handia eragin zuen. 2012an Aeroyoga formakuntza egin nuen, hura baitzen gehien asetzen ninduena.
Zergatik Aeroyoga?
EH. Yoga klasikoaren oinarriei eusteaz gain, Aeroyogak atak dibertigarri, erronkadun eta akrobatikoak eskaintzen dituelako.
Eta zertan datza?
EH. Sabaira iltzatutako telazko kolunpio batzuekin egiten den Yoga jarduera ezberdinen konbinazio bat da. Yogak orokorrean onura asko eskaintzen dizkigu. Kolunpioek mugimendu leun eta jarraikor bat ahalbidetzen digute, malgutasuna, indarra, oreka eta erresistentzia landu eta indartzeko aukera eskainiz.
Aeroyogaz gain, beste zerbitzurik eskaintzen al duzue?
EH. Nahiz eta gure jardunaren zati handi bat Aeroyogan enfokatua egon, badira bai, eskaintzen ditugun beste zerbitzu batzuk. Besteak beste, Haurrentzako Yoga eta Aeroyoga tailerra. Masaje tailandiarra ere eskaintzen dugu, masaje mota honi Yoga pasiboa deitzen diote. Gorputzari onura asko ematen dizkio.
Zer esango zenieke ezagutu nahi dutenei?
EH. Jendea animatu nahiko nuke Aeroyoga probatzera. Denok behar dugu kanpoaldearekiko deskonexio bat eta gure arnasketarekin eta praktikak sortzen dituen sentsazio fisikoekin konexio bat. Klasearen ondoren geratzen den sentsazio on hori gure baitan sentitzeak merezi du.
Informazio gehiago:
Eider Hidalgo.
680 380 784.
www.kulunka.eus
Ondarreta Kalea, 1.
Andoain.