Eskaintzak

Elikadura osasuntsua eskolaz kanpoko jardueran

Aiurri 2020ko ira. 10a, 10:00

Ondo jaten ikasteko aukera paregabea, sukaldean gabiltzan bitartean.

NutriEskola

NutriEskolan izena ematen duten haur eta gazteek, tarte bikaina igarotzeaz gain, sukaldean aritzen ikasiko dute. Astero errezeta ezberdinak egingo ditugu. Elikagai berri pila bat sukaldatuko ditugu, haurrentzat saio erakargarria eta dibertigarria bilakatuz. Jolas egingo dugu, elikagaiekin esperimentuak egingo ditugu eta tarte atsegina igaroko dugu, beti ere sukaldearen inguruan.

Gozo osasungarriak, pasta, lekaleak, barazkiak... astero etxera eramango dute NutriEskolako sukaldean egin duguna. Etxean dastatzeaz gain, berriro egiteko aukera izango dute ikasleei errezeta emango baitzaie.

Ikasturtearen amaieran, baldintzak betetzen badira, haurrek euren gurasoentzat merienda prestatuko dute. Azken saio horretan diploma bana emango diegu.

COVID-19ak ezarritako protokoloa

Indarrean dagoen araudiaren araberako segurtasun protokoloak beteko dira. Koronabirusaren eraginez zehazten diren neurriak ezarri dira ikasturtearen hasieran, besteak beste, segurtasun distantziari, garbitasunari eta maskarilen erabilerari dagokionez. Gaurko egunez, taldeak 7 lagunekoak izango dira soilik.

Informazio gehiago

  • Adina: 6-13 urte.
  • Maiztasuna: Astean behin.
  • Iraupena: Ordubete.
  • Aukerak: Astelehena edo osteguna.
  • Ordutegia: 17:00-18:00 edo 18:15-19:15.
  • Prezioa: 48 euro, hileko.
  • Matrikulaz: 25 eurokoa, ikasle berrien kasuan. 

Matrikulazioa:

Carola Tellez.
633 24 85 81.
consulta@nutrieskola.com
www.nutrieskola.com
Zumea 22, behea.
Andoain.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!