Azaroaren 25eko ekitaldiak antolatzeko bilera deitu du Berdintasun sailak

Aiurri 2020ko ira. 11a, 12:00

Berdintasun sailak herriko emakumeen esku utzi nahi du eguneko ekitaldi nagusiaren sormen lana. Horretarako bilera deitu dute, datorren irailaren 17rako. Urigainen izango da, arratsaldeko 18:00tan hasita.

Berdintasun Sailaren oharra:

“Datorren azaroaren 25ean emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna ospatuko dugu, eta egun horren bueltan hainbat ekimen ari gara prestatzen. Halere, ekintza zentrala izango den hori, andoaindarrok, batez ere emakume andoaindarrok, sortzea eta forma ematea nahi genuke, eta horretarako bilera batera deitzen zaituztegun interesa duzuen oro:

  • Eguna: Irailak 17, osteguna.
  • Ordua: 18:00.
  • Lekua: Urigain etxeko areto nagusia.

Mesedez, ikusita gaur egun aretoaren aforoa murriztuta dugula, mesedez, konfirmatu zuen etortzeko asmoa berdintasuna@andoain.eus e-postara”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!